Skip to main content

Ikastolako Euskaraldia batzordeak Armentiako basora irteera antolatu du

Gaur da izena emateko azken eguna. Hala ere, oraindik izena eman ez baduzu, aukera dago egunean bertan ikastolara joan eta txangoan parte hartzeko.

Irudia
ArmentiakoBasoa

Badoa pixkanaka 2025eko EUSKARALDIA. Ikastolako jaian ere presente izan genuen, eta hainbat lagun berrik eman zuten izena. Orain, badagokigu EUSKARALDIAren baitan ariketa egitea, hau da, Ahobizi eta Belarriprest guztiak elkartu eta elkarrekin zerbait egitea.

 

Zenbait buelta eman ostean, ikastolako EUSKARALDIA batzordeak txangoa egitea erabaki du. Izan ere, horrek aukera paregabea eskainiko du Ahobizi eta Belarriprest rolak praktikan jartzeko.

 

Horrexegatik, igandean, hilaren 25ean, Armentiako basora paseoa egingo dugu elkarrekin, mingainak eta entzumena aktibatzeko. Hitzordua 10:00etan izango da ikastolako sarreran, eta eguerdian bueltan izango gara. Ikastolako ohiturei jarraiki, hamaiketakoa egingo dugu elkarrekin, denok eramandakoa elkarbanatuz.

 

Animatuz gero, izena eman hurrengo loturan:

 

MENDI-IRTEERA GALDETEGIA

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA