Skip to main content

Ikastolako jaian ere EUSKARALDIArekin bat

Hainbat jarduera aurreikusi dira larunbat arratsalderako.

Irudia
euskaraldisarrera

Euri-jasa ikaragarria izan arren, horrek ez zuen Armentia ikastolako komunitatea kokildu, eta gogotsu ibili zen maiatzaren 9an Ahobizi eta Belarriprest txapen banaketa-jaian. Samu Rodríguez bertsolari eta ikasle ohiak gidatu zuen gure ikastolako ikasleen bertso-saioa. Horretaz gain, DBHko ikasleek erakutsi ziguten zein erraza eta erakargarria den aurten EUSKARALDIrako Bulego musika-taldeak prestatutako kantuaren koreografia.

 

Hori egin bitartean, ikastolan izena eman zuten hainbat Ahobizik eta Belarriprestek txapak hartu zituzten. Eta, txapak hartzeaz gain, EUSKARALDIAn hartuko zuten konpromiso berri bat idazteko eskatu zitzaien. Serio-demonio bete zuten agindua, eta hor ditugu ikastolako sarreran komunitateko kideen konpromisoak. Eta, oraindik izena eman ez zuten hainbatek ere aukera baliatu zuten haien rola erabakitzeko.

 

Halere, bidea hasi besterik ez da egin. Honez gero EUSKARALDIA hasi egin da, eta larunbatean izango dugun jaian ere presente egongo da. Horrexegatik, txikienekin txapa-tailerra egingo dugu, eta nahi izatera, oraindik aukera egongo da euskararen erabileraren ariketan izena emateko.

 

Eta, gogoan izan, maiatzaren 25ean Armentia Ikastolak Ahobizi eta Belarripresten (eta familien) mendi-buelta egingo duela Armentiako basoan, besteak beste, EUSKARALDIak aktibaziorako eskatzen digun ariketa modu praktikoan egikaritzeko. 

 

IZENA EMAN

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Zuhaitzak aztertu eta biodibertsitatearen eta kontserbazioaren garrantzia landu dute.
Euskaraldirako egitarauaren baitan, Pantaila Euskaraz ekimenaren dokumentala eta haurrentzako film bat eskainiko dituzte igandean. Ikusi nahi izanez gero, izena eman behar da.
Artium museoan izan dira HH4Bko ikasleak. Erakusketa bat ezagutu eta artelanak sortzeko aukera izan dute.