Skip to main content

Armentia Ikastolak ere maite zaituzte

Maiatzaren 3rako festa erraldoia antolatu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen omenez.

Irudia
MZ FESTA ERRALDOIA

Maite Zaitut Kultur Elkartea izeneko erakundearen barne, herritar talde batek Maite Zaitut Festa Erraldoia antolatu du. Talde honetako kideek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ibilbidea eta ekarpena aitortu nahi dute, euskal jendarteari egin dioten opari handiagatik eskerrak emateko. Taldean, besteak beste, Euskal Herriko Ikastoletako lehendakari Nekane Artola ere badago.

Festa honen helburua, beraz,  Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 37 urteko ibilbidean zehar euskal jendarteari egindako ekarpena aitortzea eta eskertzea da. Omenaldi honen bidez, belaunaldi askoren heziketan eta euskal kulturaren zabalkundean izan duten garrantzia azpimarratu nahi da.

2025ean 20 urte beteko ditu haien "Maite Zaitut" abesti ikonikoak, euskal komunitatearen maitasun eta batasun ereserki bilakatu denak. Horrez gain, 37 urteko ibilbide luze eta oparoaren ostean, une aproposa iruditu zaie haien ekarpen pedagogikoa, soziala eta kulturala publikoki aitortzeko eta haiei maitasun eta esker ona adierazteko. Orain arte eman diguten guztia "bueltan emateko" modu berezia da.

Maite Zaitut Festa Erraldoia 2025eko maiatzaren 3an egingo da, Barakaldoko Bizkaia Arena-BEC! aretoan. Ekitaldia Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ibilbideari eskainitako omenaldi artistiko eta emozionala izango da. Ikuskizun hunkigarria, dibertigarria eta adin guztietarako egokia izango da, haien unibertso magikoan inspiratutako jarduerekin. Diziplina anitzeko artista ugari igoko dira oholtzara.

Euskal Herriak maite dituela berretsiko dugu BEC! Aretoan, maiatzaren 3an

INFORMAZIO GEHIAGO

HARMAILAKO SARRERAK EROSTEKO

PISTAKO SARRERAK EROSTEKO

Azken albisteak

Oso balorazio positiboa egin dute urriaren 25eko mobilizazioaren inguruan.
Hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako.
Mundua uler dezaten eta hainbat gaitasun lantzeko eta indartzeko baliagarriak dira.
Ikastola barruan euskaraz bizitzeko beste aukera bat da.