Skip to main content

Gure Haurrak ere Badira: astelehenean, elkarretaratzea 16:30ean

Gure Haurrak ere Badira ekimenak egindako deialdiari lotuko zaizkio Euskal Herriko ikastolak, bai eta Armentia Ikastola ere.

Irudia
M24 ELKARRETARATZEA

Gogan izango duzuen bezala, Euskal Herriko Ikastolak elkarteak bat egiten du Gure Haurrak ere Badira ekimenarekin, hain zuzen ere, genozidioaren harira haur palestinarrei elkartasuna adierazteko. Horrela, Armentia ikastolak ere ekimenarekin bt egiteaz gain, zenbait ekintza antolatu izan ditu.

Berriki, Israelgo armadak su etena apurtu eta beste sarraski bat egin du. Lotan ziren bitartean, 400 zibil palestinar baino gehiago erail ditu ordu gutxitan, horietako gehienak haurrak. Horrela, gertaera lazgarri hori salatzeko eta hil dituzten haur horiek gureak ere badirela erakusteko, ikastetxe guztietan elkarretaratzea egiteko deia egin dute. Izan ere, egoera horren aurrean isilik geratzeko tarterik ez dago; alegia, ezin dugu basakeria hau normalizatu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitu eta lau haizetara oihukatu behar dugu: aski da!

Ondorioz, martxoaren 24an, astelehenarekin, arratsaldeko 16:30ean ikastolako atarira biltzera deitzen dugu komunitatea, Armentiako komunitatetik ekintza hori salatu, eta Palestinako familiei gure babesa agertzeko.

Etor zaitez!

Azken albisteak

Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak
Ikastolak indar berriz gatoz, betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi berri baterako irudi berri batekin.
Bi egun pasa dituzte Igantzin, Nafarroako Baztan-Bidasoa zonaldeaz gozatzen.