Skip to main content

"Haur bat, hartxintxar bat, euro bat" Salbatore Mitxelenaren alde

EAEko Hezkuntza Sailak 140.000€-ko isuna jarri dio Salbatore Mitxelena ikastolari. Isun hori ordaintzeko, hainbat ekimen jarri dituzte martxan eta, hain zuzen ere, horietako bat aurkeztu nahi dute: "Haur bat, hartxintxar bat, euro bat" ekimena.

Irudia
TXINTXAR

Aurretik ArmentiBerrin jakinarazi genizuenez, EAEko Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jarri dio Salbatore Mitxelena ikastolari haien kide izan nahi zuten zortzi familiari aterik ez itxi eta ikastolan hartzeagatik.

Isun hori ordaintzeko, hainbat ekimen jarri dituzte martxan eta, hain zuzen ere, horietako bat aurkeztu nahi dute: "Haur bat, hartxintxar bat, euro bat" ekimena. Honen bidez, Euskal Herri luze-zabaleko 115 ikastoletara iritsi nahi lukete eta laguntza xume bezain sinbolikoa eskatu: haur bakoitzeko euro bat. Horrela, haurrez haur, euroz euro, hartxintxarrez hartxintxar, Euskal Herri osoa hartuko duen elkartasun uholdea sortu nahi lukete. BIDEO HAU sortu dute ekimenaren berri emateko.

Zuen hartxintxarra jarri nahi izanez gero, beraz, zuen seme-alabek eraman dezatela eurotxo bana ikastolara eta idazkaritzan dagoen kutxatxoan sartu. Kutxatxoa honako egunotan egongo da: martxoak 14-martxoak 25.

Horrekin batera, honako aukerak ere badaude ekarpena egiteko:

BIZUMA: 10659

TRANSFERENTZIA: ES73 2095 5212 1091 2486 7983

Ekimen honek ikastolon arteko elkartasunaren beste adibide argi bat izan nahi du.

Haien asmoa, beraz, hartxintxarrez hartxintxar, harri pila handia lortzea izango da, IKASTOLAK EUSKAL HERRIA ERAIKITZEN!!!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.