Skip to main content

Elkarretaratzea ostiralean: #DenokgaraSalbatoreMitxelena

Hezkuntza Sailak Zarautzko Salbatore Mitxelena ikastola zigortzeko prozedura jarri du martxan. Armentia ikastolan elkarretaratzea egingo dugu ostiralean, babesa agertzeko.

2025/01/22
Irudia
ARMENTIA SALBATORE

23-24 ikasturteko matrikulazio prozesua korapilatsua izan zen hezkuntza-komunitate osoarentzat, eta bereziki, zenbait ikastolentzat. Tartean, Salbatore Mitxelena Ikastolarentzat. 2023ko otsailean, matrikulazio epearen aurretik, Hezkuntza Sailak, ageriko arrazoirik gabe, 2 lerrotara mugatu zuen Salbatore Mitxelena ikastolaren matrikulazioa, ordura arteko plangintzetan 3 lerro esleituta zituenean. Ageriko arrazoirik gabe diogu, hain zuzen ere, herrian aurreko ikasturtean baino 20 ume gehiago zeudelako matrikula egiteko adinean.

Une horretatik aurrera, erreklamazio eta alegazio segida amaiezin bati eman zioten hasiera. 2023ko maiatzean, ahalegin guztiak  alferrikakoak izan zirela ohartuta, Salbatore Mitxelena ikastolako komunitateak bere komunitatearen eta proiektuaren parte izan nahi zuen orori ateak zabalik mantentzea erabaki zuen, eta beraz ikastolatik kanpo utzi nahi izan zituzten zortzi familiak hartzea erabaki zuten.

2025-2026 matrikulazio prozesuaren atarian, duela aste batzuk, Hezkuntza Saileko ikuskariak ikastolara gerturatu ziren. Langileak, gurasoak eta haurrak jazarriak sentitu ziren, miatuak, zelatatuak. Ikuskapen horren ondorioz, Hezkuntza Sailak hauek zigortzeko prozedura jarri du martxan, ustezko adiskidetze bilerak medio eta 140.000 euroko isuna tarteko.

Ikastolak salatu du sinatu dutena ez dela akordio bat izan. Aitzitik, ume horiei, beraien familiei eta ikastolari berari kalte larriagoak ekiditeko ez baitzegoen hura sinatu beste aukerarik. Halere salatu nahi izan dute 140.000€-ko isuna bidegabea dela, ikastolak prozesu honetan ez baitu inolako diru-iruzurrik egin, inongo momentutan ez du ez-zegokion diru publikorik jaso.

Ikastolok jakin badakigu garrantzitsua dela segregazioa ekiditeko neurriak hartzea eta jaiotza tasaren beherakadaren ondorioz eskola maparen banaketa aldatuko dela, eta badakigu horrek planifikazioa gauzatze aldera aldaketak ekarri behar dituela. Baina planifikaziorako mugak ez zaizkigu berdin ezartzen Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa eskaintzen dugun hezkuntza sare guztiei, eta hori horrela den bitartean, Ikastolok ateak irekitzen jarraituko dugu gure hezkuntza eredua aukeratzen duten familia orori. Horrela adostu genuen Ikastolok 2024ko ekainaren 22an Iruñean ospatu genuen 7. Batzarrean.

ELKARRETARATEA:

  • Urtarrilak 24, ostirala
  • 16:30ean
  • Ikastolako sarrera

 

Azken albisteak

2025-02-21
Armentiberrik bere bertsio frantsesa atera du; hori bai, sinesgarritasuna bazter batean utzi eta albiste hipotetiko bezain bitxiak sortu dituzte. Hura irudimena!
2025-02-19
Gasteiz osoari begirako jarduna izango da, eta gurasoen interesetatik sortutako gaiak jorratuko dituzte. Era berean, hausnarketarako gune bihurtu nahi dute zikloa.
2025-02-17
Otsailaren 17an, ostegunarekin, arratsaldeko 18.00etan izango da Armentia Ikastola kooperatibaren Batzar Nagusia
2025-02-13
Jai Alai Master Series, kontzertua, pilota topaketa… ez ezazue bat bera ere galdu!