Skip to main content

Armentia Salbatore Mitxelena ikastolarekin bat

Komunitateko hainbat kidek sostengua agertu zuten ostiralean

Irudia
SALBATORE MITXELENA

Joan den asteko ArmentiBerrin aurreratu bezala, Hezkuntza Sailak Zarautzko Salbatore Mitxelena ikastola zigortzeko prozedura jarri zuen martxan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 2023an ikaslerro bat kendu zien, eta ikastolak bazuen hirugarren lerroa osatzeko jenderik. Une horretatik aurrera, erreklamazio eta alegazio segida amaiezin bati eman zioten hasiera. 2023ko maiatzean, ahalegin guztiak alferrikakoak izan zirela ohartuta, Salbatore Mitxelena ikastolako komunitateak bere komunitatearen eta proiektuaren parte izan nahi zuen orori ateak zabalik mantentzea erabaki zuen, eta beraz ikastolatik kanpo utzi nahi izan zituzten zortzi familiak hartzea erabaki zuten.

Babesa agertzeko asmoz EHIk dei egin zien ikastola guztietako komunitateei ostiralean elkarretaratzea egitera. Armentia ikastolako gurasoek zein langileek ere elkartasuna agertu zioten Salbatore Mitxelena ikastolari.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA