Skip to main content

Kontseilu Errektorea berritzea

Familien arteko bi kide eta langileen arteko bat aukeratu beharko da.

Irudia
armentialogo

ARMENTIA ikastola kooperatibaren Batzar Nagusia otsailaren 27an izango da. Deialdia, ohiko moduan, hamabost egun lehenago bidaliko da. Halere, kontuan izan behar dugu aurtengo Batzar Nagusian Kontseilu Errektoreko zenbait kideren hautaketa egin behar dela.

Kontseilu Errektorea da Ikastolaren funtzionamenduaren jarraipena egiten duena, bai eta egunerokoaren jarraipena ere. Hamar pertsonek osatzen dute, bosna langilek eta familiak.

Aurtengo matrikulazio-kanpainan aldarrikatzen ari garen moduan, ARMENTIA ikastola kooperatiba da, izenez eta izatez, eta beraz, oraingoan aukera ezin hobea duzue ikastola are hurbilagotik jarraitzeko, bain eta eguneroko erabakietan parte aktiboa izateko.

Otsailean familien taldeko bi kidek utziko dute eta langileen taldeko batek, eta beraz, horiek ordezkatu beharko dira.

Ondorioz, jakin ezazue hautagaiak aurkezteko epea zabaldu dela, eta bide batez animatu nahi zaituztegu zuen burua proposatzera. Oso garrantzitsua da familiek Kontseilu Errektorean egiten duten ekarpena, bai eta haientzat oso aberasgarria ere. Hartara, animatuz gero, bidal iezaizozue mezu elektroniko bat egungo lehendakariari, bai eta zuen zalantzak edo galderak adierazi ere: lehendakaria@armentiaikastola.eus

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.