Skip to main content

Hizkuntza-ohiturak: saioak online

EBETE elkarteak haurren eta gazteen euskararen erabileran, hizkuntz-gaitasunean eta hizkuntza-ohituretan eragitea helburu dituzten hainbat praktika lantzen ditu.

Irudia
EBETEEUS

Aurten ere, Gasteizko Udalak lagunduta, EBETE elkarteak gurasoei begirako ordu bateko online saio praktikoak eskainiko ditu. EBETE elkarteak haurren eta gazteen euskararen erabileran, hizkuntz-gaitasunean eta hizkuntza-ohituretan eragitea helburu dituzten hainbat praktika lantzen ditu, bai eta gurasoen eta seme-alaben arteko ohituretan eragitea ere.

Euskarazko eta gaztelaniazko saioak eskainiko dituzte, praktika desberdinak lantzeko.

Euskarazkoa:

Askotan seme-alabei euskaraz egiten diegu, baina gaztelaniaz erantzuten dute, neba-arreben artean ere gaztelaniaz ibiltzen dira, lagun artean ere bai. Nola lagundu?

Gaztelaniazkoa

Ez dakigu euskaraz: Nola lagundu etxeko lanekin? Nola zaindu hizkuntzekiko harremana? Zer egin dezakegu familiok? Euskara pixka bat baldin badakigu, erabili egin beharko genuke?

Izen-ematea hurrengo loturan (ordue ta data egokienak aukeratu, dohainik izango dira):

 GALDETEGIA 

Ikastolak bertan parte hartzera animatu nahi zaituzte, tresna interesgarri bezain erabilgarriak aurkeztuko baitituzue.

Azken albisteak

Hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako.
Mundua uler dezaten eta hainbat gaitasun lantzeko eta indartzeko baliagarriak dira.
Ikastola barruan euskaraz bizitzeko beste aukera bat da.
Lan ederra egin dute LHko ikasleek.