Skip to main content

“Euskaraz hitz eginez, laguntxo kuttuna, izango zara nire Euskaralaguna!”

Berriro abian dugu Euskaralagunak egitasmoa. Ikasle “handiak” eta “txikiak” elkartzen ditugu, euskaraz harremantzeko eta kidetzeko.

Irudia
Euskaralagunak

Hiru aste baino gutxiago besterik ez dugu aurretik, Euskararen Eguna iristen den bitartean, eta ikastolan dagoeneko egun horretarako prestatzen ari gara. Besteak beste, abian jarri dugu urteroko Euskaralagunak egitasmoa. Ekintza honen bidez, ikasle “handiak” eta “txikiak” elkartzen ditugu (hots, LH3-6 mailak LH 1-2 eta HH 4 eta 5 urtekoekin), euskaraz harremantzeko eta kidetzeko asmoarekin. Era berean, eta modu puntualagoan, DBHko ikasleak LH 3-6 mailekin elkartuko dira. Modu horretan, txikiagoak direnei euskaraz egiten lagunduko diegu.

Esperientzia aberasgarri bezain polita da, batez ere lehenengo eguna. Maila handietako ikasleak txikien geletara doaz, eta irakasleen laguntzarekin, binaka jartzen dira, bakoitza dagokion euskaralagunarekin. Ondoren, ‘Euskaralagunak gara’ fitxa elkarrekin betetzen dute, eta bakoitzaren argazkia itsasten dute.

Momentu horretatik aurrera bihurtuko dira Euskaralagunak, eta haien arteko harremana luzerako izango da. Noizean behin zerbait berezia egiteko elkartuko dira, baina topaketa horiez haratago, euskaralagunarekin topo egiten dutenean ere (pasilloetan, jolastokian, sarrera-irteeretan zein kalean), agurtu eta euskaraz egingo dute haien artean. Gainera, euskaralagun bera izango dute bizpahiru urtez, beraz, handiak txikia nola hazten den ikusteko aukera izango du. Eta, batek daki, agian nagusiak direnean ere euskaraz egiteko elkarren erreferente izaten jarraituko dute.

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.