Skip to main content

'Etengabe', Araba Euskarazen 2025eko leloa

Olarizun ospatuko da ekainaren 15ean, zortzi ikastolek bat eginda, eta urte osorako egitaraua ere izango du.

2024/10/11
Irudia
AEaurkezpena

Ostegunean aurkeztu dute, Gasteizen, 2025eko Araba Euskaraz. Aurtengo leloa eta logotipoaerakusteaz gain, urritik ekainera bitarte aurreikusten dituzten ekimenak ere aurkeztu dituzte,eta 2024ko Araba Euskarazen amaierako balorazioa ere egin dute. Arabar Errioxako Bastida Ikastola laguntzeko egingo da aurten Araba Euskaraz.

LELOA

  • Etengabe, ikastola: 45 urte badira ikastola ireki genuela, eta ordutik etengabe ari gara Bastidari kalitatezko hezkuntza eskaintzen, euskaran eta euskal kulturan ardaztuta. Gurasoen kooperatiban antolatua, bokazioak, inplikazioak eta pasioak mugiarazten gaitu.
  • Etengabe, hezkuntza eta pedagogia: Ikastola ereduan oinarrituta, pedagogia aurrerakoiak baliatuz, ikasleak erdigunean jarrita hezten ditugu, haiek baitira gure egitekoaren ardatz, gure iparra. 
  • Etengabe, hizkuntza eta kultura: Ikastola ereduaren zutabe nagusiak izaki, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa eta biziberritzea ditugu helburu, eta, ezagutzaz gain, erabilera, sormena eta gozamena bilatzen ditugu.
  • Etengabe, berrikuntza eta eraldaketa: Ikerkuntzan, garapenean eta berrikuntzan oinarritutako eraldaketa ari gara eragiten hezkuntzan. Hezkuntza ari gara eraldatzen, gizartea eraldatu nahi dugulako. Horretarako, irakasle eta profesional talde konprometitu eta sendo bat daukagu. 
  • Etengabe, eragiten: Herrian txertaturik, herrian eragiten. Bastidari zabal zabalik gaude. Hartu-eman etengabean, herritarrekin lankidetzan, hezkuntzan, euskaran eta euskal kulturan eragiten dihardugu etengabe. Eskualdeko beste ikastolekin harreman estuan, Arabar Errioxa guztian eragitea dugu helburu.

ARABA EUSKARAZ ‘25

Arestian aipatu bezala, Araba Euskaraz urte osora eramango dugu aurten ere, Ikastolen Elkartean batzen garen Arabako zortzi ikastolen artean landu dugu egitaraua, eta berau eta Araba Euskaraz eguna antolatzeko batzordeak ere osatu ditugu. 

Urtean zehar hainbat ekimen eramango ditugu aurrera denon artean, urrian bertan hasita. Datetan aldaketaren bat izan daitekeen, eta aipatzen direnez gain besteren bat ere antolatu dezakegun arren, hauek dira buruan ditugun ekimenak:

  • Urriak 18: Araba Euskaraz 25 Aurkezpen jaia, Bastida.
  • Abenduak 3 eta 4: Gazte Talent lehiaketaren finala, Gasteiz.
  • Urtarrilak 26: Go!azen kontzertua, Gasteiz.
  • Otsailean: AE 25 Euskal Pilota Topaketak, Bastida.
  • Martxoan: AE 25 Abestiaren aurkezpena, Gasteiz.
  • Martxoan eta apirilean: AE 25 Maters Series (Jai Alai league), Gasteiz.
  • Apirilak 4: Non eta Mugan Gazte Topaketa, Bastida.
  • Apirilak 11: Elkarrekin Martxan!, Bastida, Argantzun eta Aiaraldean.
  • Maiatzak 17: Etengabe Jaialdia, Bastida.
  • Ekainak 15: Araba Euskaraz 2025 jaia, Olarizu (Gasteiz).

Araba Euskaraz egunari begira, berriz, aurreko urteotan bezala, haurrei eta familiei bideratutako jai eguna ari gara prestatzen, baina adin guztietarako askotariko kultur ekimenak eskainiko ditugu. Jai parte-hartzailea izatea nahi dugu, eta euskararen erabilpena bultzatuko duena.

Azken albisteak

2024-12-05
BATXIko ikasleak Durangoko Azokan izan dira gaur. Euskarazko sorkuntzaren bilgune garrantzitsuen bihurtzen da Durango urtero abenduaren hasieran.
2024-12-05
DBH3ko ikasleak idazle eta ilustratzaile lanetan aritu dira, Euskal Herriko ikastola guztietatik pasako den liburua osatzen.
2024-12-05
Euskal Herri euskalduna dugu helmuga, gure hizkuntzarentzako, eta beraz, gure komunitatearentzako osasun beteko egoera.
2024-12-05
“Euskara da Armentia ikastolaren bizkarrezurra, euskarak egiten gaitu ikastola, euskara gara”.