Skip to main content

Euskara, jalgi hadi Andre Maria Zuriaren plazara!

Urriaren 19an euskarak Gasteizko erdigunea hartuko du, Gasteiz Euskararen Hiria ekimenaren eskutik. Hiritar guztiei zuzendutako euskarazko eskaintza oparoa antolatu dute, euskara maila edozein dutela ere.

Irudia
GasteizEuskararenHiria

Gure hirian euskaraz aisialdiaz gozatzea posible da, eta hori erakusteko, Gasteiz Euskararen Hiria ekimena aurkeztu dute. Egun osoko jaialdia izango dugu urriaren 19an, Andre Maria Zuriaren plazan.

Besteak beste, kontzertuak, haurrentzako ikuskizunak, zumba, bertso saioa eta bakarrizketak izango dira kalean, Gasteizko erdigunean. Gasteiztar guztiei begira antolatu da eguna; adin tarte guztiak eta euskara maila guztiek izango dute tokia, bai menderatzen dutenek bai harremanak euskaraz izateko gai ez direnek. 

Hain zuzen ere, ekimen honen bidez, antolatzaileek bereziki nabarmendu dute garrantzitsua dela euskaraz jariotasun handia ez dutenek aukera izatea euskarazko aisialdia jasotzeko.

Hamabi orduz euskaraz jarduten eta entzuten

Esan bezala, egun osoan zehar denetariko ekintzak izango ditugu, goizeko hamarretatik hasita arratsaldeko azken ordura arte. Hauek dira, hala nola, antolatu direnak:

  • Goizean, familientzako tartea: magia ikuskizunak, tailerrak eta kirol jolasak.
  • Eguerdian zehar, kalejirak Alde Zaharra girotzen, Dirty Durum Brass Band eta Gasteiz Kantuz taldeen eskutik. 
  • Amaitzeko, Pasadena taldea eta Annekdotas arituko dira oholtza gainean.

Informazio guztia eta egitaraua osorik ikusi nahi baduzue, ALEA aldizkarian duzue: Gasteiz Euskararen Hiria

Irudia

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip