Skip to main content

Patioa arratsaldean zabalik, datorren astetik aurrera

Ikasleak dagoeneko murgildu dira berritutako espazioan. Orain, familiekin partekatzeko ordua heldu zaie. Hori bai, kontuz eta mimo handiz.

Irudia
patio berria

Ikasturteko martxa hartuta, datorren astean arratsaldeko ordutegia abiatuko dugu. Horrekin batera, eskola orduen ostean (16:30etik aurrera), patioa zabalik izango da ikasle zein familientzat.

Ikusi duzuen bezala, lanketa ederra egin dugu bertan, eta ikasleek jolasteko eta solasteko leku eta aukera berriak dituzte. Gogo handiak genituen espazioaz gozatzeko, baina ezin dugu ahaztu, gustora erabiltzen jarraitzeko, guztion esku dagoela hura zaintzea.

Horren harira, kanpaina berezia egingo dugu, eta seinale bereziak jarriko ditugu eremu bakoitzean, bai ikasleek bai familiek erabilera egokia egin dezazuen.

Azken albisteak

Gero eta gertuago dago Araba Euskaraz 2026. Ekainaren 14an Amurriok hartuko du Arabako ikastolen aldeko jaia, baina ospakizuna lehenago hasiko da, asteburu osoko egitarauarekin.
Pasa den ostegunean ospatu zen Bertsoa Bizi Gazte tailerreko Podcast Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, giro ederrean eta parte-hartzaile guztien i