Skip to main content

Batzar Nagusia, irailaren 26an

Armentia Ikastolako bazkide oro, familia zein langile, deituta dago Ez Ohiko Batzar Nagusira.

Irudia
armentialogo

Beti azpimarratzen dugu kooperatiba izaerak bereizten gaituela. Gainera, kooperatiba integrala gara; eta, ondorioz, familiok zein langileok hartzen ditugu ikastolan erabakiak. Horrexegatik, hain zuzen, oso garrantzitsua da gure kooperatibaren organo gorena den Batzar Nagusian parte hartzea. Horrela, irailaren 26an, ostegunarekin, 17:30ean lehen deialdian eta 18:00etan bigarrenean Ikastolan bertan izango den Ez Ohiko Batzar Nagusira bertaratzeko deia zabaldu nahi dugu.

Ohikoa den moduan, zaintza-zerbitzua eta interpretazioa egongo dira. Horietako baten bat behar izatera bete ezazu honako INPRIMAKIA.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.