Skip to main content

Hegoi Amabizkak txapela jantzi zuen Arabako Eskolartekoan

Bertsolari gaztetxoen taldekako txapelketan ere Armentia Ikastolako Bertxilika irabazle

Irudia
Bertxiliki

2024ko Arabako gaztetxoen XXIX. Eskolarteko finala Aramaioko Kultur Etxean izan zen aurreko larunbatean. Gauzak horrela, Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia izango dira Arantzako Euskal Herriko Eskolartekoan kantatuko dutenak ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den finalean.

Arratsalde oparoa izan zen Aramaion Armentiako bertsolarientzat. Eskualde ezberdinetako bertsolari gaztetxoen taldekakoarekin hasi zen arratsaldea. Taldeko kideen artean ariketa ezberdinetan erakutsi behar izan dute errimatzeko duten trebezia. Hiru talde lehian aritu ondoren Armentiako Bertxilika taldea gailendu zen.

Ondoren, bat-bateko saioari ekin zioten unea heldu  da ondoren. Armentia ikastolako Hegoi Amabizka eta Samuel Rodríguez, Gasteizko Urko Lafuente, Trebiñuko June Astegieta eta Aramaioko Iraide Onaindia eta Anitz Abarrategi izan ziren kantuan aritutako finalistak, eta Hegoi izan zen garaile

Egungo Arabako txapeldun eta Armentiako ikasle ohi Aroa Arrizubietak jantzi zion txapela Hegoiri eta urtero txapeldunez txapeldun ibiltzen den egurrezko mikrofonoa ere jaso zuen.

Azken albisteak

Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura
"Bagatoz irakasleok, ez-dozenteok, begiraleok, garbitzaiIeok, sukaldariok… eta, noski, bazatozte ikasleak eta familiak ere".
"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"