Skip to main content

Auzolana, ikastolaren bereizgarria

80 lagun baino gehiago batu ziren larunbateko deialdira.

Irudia
auzolan1

Giro ederrean egin zen ikasturte bigarren auzolana, eta aurreikusitako lan guztiak dotore bete ziren. Horrela, ubideak behar bezalako garbitu genituen, batxilergoko eta laborategiko gelak margotu genituen, haur hezkuntzako sarreretan argi gehiago egon dadin jarriko diren argien eremua prestatu zen, Cabarceno aldea txukundu zen, baratza prest utzi zen etab. Ohiko moduan, hamaiketakoa baliatu genuen indarrak hartzeko ez ezik, bertaratu ginenon arteko harremanak sendotzeko ere.

Lanerako gogotsu etorri ziren gurasoak zein irakasleak eta horri esker ikastolari buelta berri bat ematea lortu genuen. Esaten dugu bai, herriak sortuak direla ikastolak eta halakoetan ondorioztatzen da herria bera, komunitatea bera, dela lanaren bidez ikastola proiektua ahalbidetzen duena eta bereizgarria.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.