Skip to main content

Unax Oskoz Anituak irabazi du Euskadiko VII. Geografia Olinpiada

Harekin batera Hegoi Amabizka gure beste ikaslea izan da txapeldunorde. Estatu mailan lehiatuko dira Sevillan, maiatzean.

Irudia
Hegoi eta Unai / EHU

Euskadiko VII. Geografia Olinpiadan parte hartu dute ikastolako BATXI 2ko hamahiru ikaslek, lehen aldiz. EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan erakutsi dituzte bere ezagutzak, eta azkenean, Unax Oskoz eta Hegoi Amabizka izan dira txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren.

Hurrengo jauzia Sevillara egingo dute, maiatzean, estatu mailan lehiatzeko.

Geografia Olinpiadaren helburua diziplina zientifiko horrekiko interesa sustatzea da. Geografiak lotura estua du lurraldearekin, eta inguratzen gaituen mundua ulertzen laguntzen digu, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA