Skip to main content

Korrika materiala salgai ikastolan

Petoak eskatu ahalko dira, eta, bestetik, materiala salgai jarriko dugu egun batez. Era berean, Korrika Batzordea osatu dugu: zatoz bigarren bilerara!

Irudia
Korrika23mapa

KORRIKAren 23. edizioa hurbiltzen ari zaigu (martxoaren 14tik 24ra ospatuko da), eta honekin lotuta, KORRIKA materiala eskuragarri jarri nahi dizuegu.

  • Ikastolaren bidez petoak eskatzeko aukera izango da. Peto bakoitzak 6 euro balio ditu eta otsailaren 8a izango da eskaera egiteko azken eguna. Horretarako, galdetegia bete.
  • Otsailaren 7an ikastolako sarreran KORRIKA materiala erosteko aukera egongo da, AEKko lagunek postua jarriko baitute 16:00etatik 17:15era.

Bide batez, jakin ezazue Gasteizko KORRIKA DENDA ere jada martxan dagoela hurrengo helbidean: Aldabe kalea, 7.

  • Ostegunetan, 18:00-20:30.
  • Ostiraletan, 18:00-20:30.
  • Larunbatetan, 11:00-14:00.

KORRIKA batzordea ikastolan

KORRIKArekin loturiko ekintzak antolatzeko Armentia Ikastolako Korrika Batzordea martxan da. Antolatu dugun bigarren bileran parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu ikastolako familia, langile zein ikasle guztioi.

  • Deialdia: otsailak 7, asteazkena.
  • Ordua: 16:45ean.
  • Tokia: DBHko irakasle gelaren aurrean.

Anima zaitezte eta parte hartu!

Azken albisteak

LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.
Euskal artea eta kultura uztartzen dituzten hainbat artelan ikusi dituzte.
Bertsolekuak antolatu dituzte Izaskun Arrue Kulturgunean.