Skip to main content

Markel Beloki, Espainiako txapeldunordea txirrindularitzako junior kategorian

Ikastolako palmaresari beste izen bat gehitu behar diogu: Markel Beloki. Izan ere, gure ikasle ohiak Espainiako txapeldunorde bihurtu da igandean, txirrindularitzan, Kartagenan izaten ari den Espainiako junior txapelketan. Euskadiko selekzioarekin, bigarren izan zen Alvaro Garcia murtziarraren atzetik, lineako proban, eta Estatuko txapeldunorde izendatu zuten. 

Arrakasta horri hiru egun lehenago lortu zuena gehitu behar zaio, 21 kilometroko banakako erlojupekoa irabazi baitzuen.

Zorionak, Markel!

Azken albisteak

Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako