Skip to main content

Izenaduba Basoa ezagutu dute HH4koek

Mungian izan dira HH4ko ikasleak, Izenaduba Basoa ezagutzen. Euskal Herriko Mitologiaren inguruko lehenengo Interpretazio Zentroa da, eta gure pertsonaia mitologikoen eskutik, natura, mitologia bera eta euskal tradizioa ezagutu ahal izan dituzte.

Primerako eguna pasa dute txikiek, Lamia, Galtzagorri, Mari Domingi edo Anbotoko Marik kontatutakoak adi-adi entzunez. Horren lagina duzue beherago.

Eta dagoeneko badakizue, ‘Izena duena, bada…’.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.