Skip to main content

Ikastolako jaian, jantzi Araba Euskaraz-EKIN!

Datorren larunbatean, jakingo duzuen bezala, ikastolako jaia eta auzolana izango ditugu ikastolan. Goiz-goizetik hasita, egun osoko programazioa antolatu dugu.

Horrez gain, aurtengo Araba Euskaraz gertu dugula aprobetxatuta, egun horretan denda jarriko dugula aurreratzen dizuegu, eta baita astelehen eta asteartean ere, 16:30etik 17:30era. Hala ere, online erosteko aukera ere dagoela gogoratzen dizuegu.

Atxikita duzue beherago aurtengo katalogoa.

Igandean, Agurainen

Asteburu betea izango da datorrena. Larunbateko hitzorduaz gain, maiatzaren 7rako dantzaren inguruko festa eguna antolatu du Araba Euskarazek Agurainen. Elkar -EKIN dantzan! goiburupean, aldarrikapen hirukoitza egingo dugu dantzaren bitartez, adierazpide honek jendea batzeko duen gaitasunaz baliatuta: alde batetik, Euskal Herri luze-zabaleko tradiziozko dantzek hartuko dituzte Aguraingo alde zaharreko kale eta plazak; tradiziozko dantzetatik abiatuta, gaur egungo dantza estiloei edota dantza urbanoei tarte egingo zaie bigarrenik; eta hirugarrenik, gaur egungo euskal gizartearen aniztasuna islatuko dugu munduko dantzen bidez.

 

Azken albisteak

Pasaden astean, zirkuaren magia gure ikastolara iritsi zen! LHko ikasleak HH4ko  gelara etorri ziren eta hainbat zirku-trikimailu ikusgarri erakutsi zizkieten.
Ikastolako Zuzendaritzak bultzatuta, eta gure material propioetan oinarrituta, Haur Hezkuntzako jantokian euskararen erabilera sustatzeko ekimen berri bat jarri dugu martxan.