Skip to main content

Giro aparta ikastolan, Euskararen Eguna ospatzeko

Goizeko bederatziak aldera zurrunbiloa nabaria zen jada ikastoletako gela eta pasilloetatik. Euskararen Egunaren bezpera iritsi da eta asteetan antolatutakoari forma eman behar izan diote ikasleek. Irribarra galdu gabe, handik hona ibili dira HH eta LHkoak, haiek izan baitira eguneko protagonistak.

Txikienek LHko Euskaralagunen bisita jaso dute gelan goizeko hamarrak aldera. Lemadun txartelak oparitu dizkiete nagusiek, eta ondoren ikuskizun paregabea eskaini diete; hain zuzen ere, beranduago aretoan taularatu behar izan dutena. 

Bien bitartean, aretoaren inguruan zurrunbiloak jarraitzen du. Ikuskizuna abiatzear da, nor eta Josu irakasle ohiaren eskutik. A ze ilusioa! “Josu, Josu, Josu!” animatu dute ikasleek, txalo eta oihu artean. Gortinen atzetik agertu da Josu, eta hasiera eman dio lehenengo emanaldiari. Dantza, magia, antzezlanak… Oholtza gainean artista hutsak direla erakutsi dute LHko ikasleek.

Goizak aurrera joan ahala, bat-batean, Argitxo eta bere laguntzailea HHko pasilloetan agertu da. Honi ere sekulako harrera egin diote. Gelaz gela joan dira biak, irakasle batzuez lagunduta, umeak agurtu eta taldeko argazkia atera dute. Argitxo zoriontzeko parada ere izan dute guztiek.

Eguerdi partean, ekitaldi berezia izan dute jantokian geratu diren umeek; izan ere, Bertxilika bertso-eskolaren eskutik, bertso emanaldia eskaini dute.

Arratsaldean, ordea, Guraso Euskara Taldeak antolatutako egitarauaren txanda izan da. Familientzako proposamena ekarri dute, eta merienda, herri kirolak eta kantaldia izan dituzte.

Hurrengo bilduman dituzue ikasgai eguneko irudien lagin bat: Euskararen Eguna 2022

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.