Skip to main content

Udazkenaren gaia ixteko erakusketa antolatu dute HH4ko ikasleek

Udazkena lantzen aritu dira HH4ko ikasleak azken aste hauetan. Gaiari amaiera emateko, erakusketa bat antolatu dute egindakoarekin eta ikasitakoarekin.

Alde batetik, udazkeneko koloreak landu dituzte. Horretarako, estanpazioa egin zuten, Aizkorri-Aratz parketxera atera ziren eta Mineralera joan ziren hostoak manipulatzera eta ondo pasatzera.

Bestalde, udazkeneko paisaia irudikatzen saiatu gara, Naielen basoa eredu izanda. Horretaz gain, perretxiko mota desberdinak landu dituzte, eta pozoitsuak diren batzuk identifikatzen ikasi dute. Ondoren, plastilinarekin irudikatzen saiatu dira.

Amaitzeko, inurritegi bat gehitu diote basoari. Modu horretan, inurriak nolakoak diren, nola bizi diren, nolakoak diren inurritegiak, zer inurri mota dauden eta horrelakoak ikasi dituzte. Laburbilduz, oso modu ludikoan asko ikasi dute.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.