Skip to main content

Azaroaren 9an patioa eraldatzeko proiektua aurkeztuko dugu

Jakingo duzuen bezala, Armentia Ikastolan gure patioa birmoldatzeko parte-hartze prozesua egin genuen komunitate osoarekin. Haurren ongizate fisiko, emozional eta afektiboa izan ditugu ardatz, jolas-aukera berriak eskaintzeko bidea egiten dugun bitartean, eta, horretarako, Nondik arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioarekin ari gara lanean. 

Ikasle, irakasle eta familiek egindako proposamen eta ekarpenak jaso ondoren, orain emaitza aurkezteko eta aurrera begirako urratsak zehazteko momentua iritsi da. Horretarako, aurkezpena egingo dugu ikastolako areto nagusian datorren azaroaren 9an, asteazkenean, 17:00etan.

Hitzordura Nondik arkitektura bulegoko langileak etorriko dira, eta gure patioa nolakoa izatea planteatzen dugun ikusteko aukera izango duzue. Aurkezpenak, informatzeaz gain, lan-talde bat sortzeko helburua du.

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.