Skip to main content

Kross-BTT Armentiako antolakuntzatik, eskerrik asko

2022/10/27

Urriaren 23an izan genuen urteko hitzorduen artean garrantzitsuenetako bat: Kross-BTT lasterketa. Garrantzitsua ez guk esaten dugulako, baizik eta parte hartzen duen jendeak hala erakusten duelako urtero. Izan ere, ikastolako mugetatik at, Gasteiz osora zabaldu den ekitaldia da. 

Aurten, berritasun bezala, lasterketaren data ekainetik urrira aldatzea erabaki dutela esan behar da. Hainbat izan dira arrazoiak, Encarni Garcia antolatzailearen arabera: “Alde batetik, ez genuen gure ikastolarentzat garrantzitsuak diren beste ekitaldien datetatik gertu egin nahi; izan ere, Ikastolaren Jaia, Araba Euskaraz eta Kross-Btt lasterketa maiatza-ekaina partean ospatu ohi dira”. Horretaz aparte, familien artean ere komentatu dute ikasturte hasieran, bereziki ikasleek, gogotsuago dabiltzatela, eta horren emaitza aurtengo parte hartzaileen kopuru handia izan da.

Hain zuzen ere, pandemia osteko lehen edizio honetan, parte-hartze arrakastatsua mantentzeko aukera izan dugu: 800 lagun baino gehiagok eman dute izena. Encarni Garcia oso esker oneko dago alde horretatik, eta gainera, modu presentziala berreskuratu ahal izana nabarmendu du: “Aurreko urtean, 2021ean, formatu birtualarekin saiatu ginen, pandemia gora eta behera, mota honetako ekitaldiak ezin zirelako antolatu. Aurten, behingoz, fisikoki bizitzeko aukera izan dugu berriz”. Bestalde, parte hartzaileen artean emakume eta gizonen arteko antzeko kopurua mantendu dela azpimarratu du. Era berean, hitzorduak euskararen erabilerari eta euskal kulturaren sustapenari lehentasuna ematen jarraitzen diela adierazi du: “Besteak beste, sokatira tailerrak eta lokotz bilketa gehitu ditugu ekintzen artean”. Zer esanik ez inguruaren mantenuaz eta zainketaz, antolatzailearen ustez, hori ere primerakoa izan baita.

Hori dela eta, Kross-BTT lasterketaren antolakuntzak urtez urte dortsalak, motxilak eta kamisetak kudeatzeaz, korrikalarien poltsa osatzeaz, izen-emate mailetan egoteaz, muntaian laguntzeaz edota bestelako hainbat eta hainbat egitekoetan laguntzeaz arduratzen diren boluntarioei eskerrak eman nahi dizkie. Antolatzailearen ustez, bestalde, gainerako irakasleekin batera,  aipamen berezia ere merezi dute Batxi 1eko ikasle eta tutoreek: “Eredugarriak izan dira haien parte-hartzea, laguntza eta jarrera”. 

Amaitzeko, antolakuntza taldea berritzeko asmoa dutela gogoratu du Encarnik, eta boluntario izan nahi duen edonori animatzeko deia egin dio.

Azken albisteak

2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.