Skip to main content

Euskaralagunak gara!

Hilabete eta erdi besterik ez da geratzen Euskararen Eguna iristeko, eta ikastolan dagoeneko egun horretarako prestatzen ari gara. Besteak beste, abian jarri dugu Euskaralagunak egitasmoa. Ekintza honen bidez, ikasle “handiak” eta “txikiak” elkartzen ditugu (hots, LH3-6 mailak LH 1-2 eta HH 4 eta 5 urtekoekin), euskaraz harremantzeko eta kidetzeko asmoarekin. Modu horretan, txikiagoak direnei euskaraz egiten lagunduko diegu.

Esperientzia aberasgarri bezain polita da, batez ere lehenengo eguna. Maila handietako ikasleak txikien geletara doaz, eta irakasleen laguntzarekin, binaka jartzen dira, bakoitza dagokion euskaralagunarekin. Ondoren, ‘Euskaralagunak gara’ fitxa elkarrekin betetzen dute, eta bakoitzaren argazkia itsasten dute.

Momentu horretatik aurrera bihurtuko dira Euskaralagunak, eta haien arteko harremana luzerako izango da; noizean behin zerbait berezia egiteko elkartuko dira, baina topaketa horiez haratago, euskaralagunarekin topo egiten dutenean ere (pasilloetan, jolastokian, sarrera-irteeretan zein kalean), agurtu eta euskaraz egingo dute haien artean. Gainera, euskaralagun bera izango dute bizpahiru urtez, beraz, handiak txikia nola hazten den ikusteko aukera izango du. Eta, batek daki, agian nagusiak direnean ere euskaraz egiteko elkarren erreferente izaten jarraituko dute.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.