Skip to main content

Ikastolek Hezkuntza Legearen balorazioa egin dute

Aste batzuk besterik ez dira pasa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Hezkuntza Legearen lehen zirriborroa aurkeztu zuenetik, eta Euskal Herriko Ikastolek horren inguruko lehen balorazioa ere egin dute.

Positibotzat jo dute, besteak beste, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren sorrera, doakotasun printzipioa eta helburua jasotzea eta DBH amaitzerakoan eskuratu beharreko hizkuntza-gaitasunak jasota egotea.

Hala ere, zalantzak eta kezkak eta hainbat kontzepturekiko desadostasuna agertu dituzte. Hezkuntza osatzen duten eragileen aldetik, konpromiso bat dagoela adierazi dute, pasatzen utzi ezin den aukeraren aurrean egonik. Hartara, elkarlanean urrats berri bat egiteko denbora eta aukera dagoela gogoratu dute hezkuntza sistema propioa lortzeko bidean.

Ikastolen balorazioa osorik irakurgarri duzue lerro hauen ostean atxikita uzten dizuegun dokumentuan.

 

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA