Skip to main content

Inteligentzia anitzei buruzko formakuntza izan dute irakasleek, Javier Bahonen eskutik

Ikastolako haurrek dagoeneko oporrak hartu dituzte eta irakasleei gutxi geratzen zaie. Dena dela, azken eguna heldu bitartean, azken horiek formakuntza saio bat izan dute astelehenean.

Javier Bahon etorri da gurera; irakasle, pedagogo, hizlari, hezitzaile, coach  eta hezkuntza-berrikuntzako bitartekari lanetan aritu da, eta azken urteetan SM Savia eta Más Savia proiektuetan parte hartu du, David eta Roger Johnsonekin.

Oso formakuntza interesgarria eskaini du; izan ere, inteligentzia anitzez aritu da, eta hauek irakaskuntzan nola aplikatu ahal diren azaldu du, ariketa praktikoen bidez.

Bahonen arabera, “teoria hau erraminta bereziki erabilgarria da irakasleek erabiltzen dituzten arloetan indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko, helburuak lortzeko egiten dituzten jarduera guztiak behatzeko aukera ematen baitu, eta baita zein ekintza alde batera uzten dituzten, horiek burutzerakoan eroso sentitzen ez direlako”.

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.