Skip to main content

EZIN DA MINIK EMAN, ETA EZIN DA MINIK HARTU

Psikomotrizitate-gelan, haurraren garapenean funtsezkoak diren aspektuak (gorputzaren ezagutza, jolasa, mugimendua, esperimentazioa eta besteekin elkarrekintza eta harremana) lantzen dira.  Gainera, diziplina honek espazio bat emango die txikienei sentimenduak eta emozioak lantzeko, adierazteko eta bideratzeko.

Psikomotrizitatearen helburua haurraren heldutasuna eraikitzea da. Eragina edukiko du arlo afektiboan, motorean eta kognitiboan.

Heldua honetan, bide lagun izango da eta gorputza izango du langai bezala  eta jolasa garatzeko erabiliko duen tresna. Jolasean aurkituko du plazerra, konpetentzia motoreak eta koordinazio gaitasunak lortuz.

 Psikomotrizitate saio batek egitura dauka, ez goaz jolastera besterik gabe. Espazio honetan arau garrantzitsua daukagu eta ezin da apurtu: EZIN DA MINIK EMAN, ETA EZIN DA MINIK HARTU. Gela honetan ezagutu ditzakegu umearen alderdi batzuk beste inon ez direnak hain ondo ikusten, beldurrak besteak beste.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.