Skip to main content

ROKE ESNAOLA – ARMENTIA IKASTOLAKO IRAKASLEA, ETA EUSKARA TALDEKO ARDURADUNA

ROKE ESNAOLA IKASTOLAKO IRAKASLEA DA, ETA BAITA EUSKARA TALDEKO ARDURADUNA ERE. KORRIKAREN PRESTAKETA LANETAN BURU-BELARRI ARITU DA, ETA BIZITAKOAREN INGURUAN BALORAZIO BAIKORRA EGIN DIGU. 

Zein da korrika egunaren inguruan egiten duzuen balorazioa?
Oso jendetsua eta animatua izan zen ikastolan antolatutako egitaraua. Gainera, eguraldiak laguntzen ez zuela ikusita, Gurasoen Euskara Taldekoek, oso kriterio onez, hitz egin zuten Zabalganako Auzo elkartekoekin eta kalean egitekoa zen dantza plaza Ikastolako Zaldiaren Plazan egin zen eta modu honetara auzokoak ere etortzerik izan zuten, ikastola auzora zabalduz.

Zeintzuk izan ziren ekimen arrakastasuenak?
Egitaraua bere osotasunean. Merienda jende askok hartu zuen eta ondorengo dantza plaza oso animatua egon zen; ume, guraso eta irakasleak dantzan jarri zituzten era bikain batean

Zer suposatzen du Korrikak ikastolarentzat?
Korrika da euskararen erabileran eta kontzientziazioan eragiten duen jarduera nazional bat eta gaur egun daukagun euskara-erabilera maila kontutan hartuz, ezinbesteko jarduna.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.