Skip to main content

Agurne Barruso Lazkano – Armentia Ikastolako Zuzendaria

2022/03/24

Zein da zure egitekoa Ikastolan?

Zaila da galdera honi erantzutea. Nire egitekoak asko dira eta aldi berean ezer konkreturik ez. Ikastolaren ardura nagusia daramat. Beraz, esan dezakegu guztia ondo doala bermatzea eta Ikastolak behar duen norabidean ari garela lanean ziurtatzea dela nire egiteko nagusia. Horretarako Zuzendaritza Taldea gidatu, Kontseilu Errektorearekin lan egin, langileei, ikasleei eta familiei entzun eta erantzun, Ikastolen Elkartearekin aritu, kanpoko eragileen jardun... Ikastolaren lan-eremua oso zabala da eta guztietan aritzea tokatzen zait.

Armentia Ikastolari buruz gauza bakarra aipatu beharko bazenu, zein litzateke? Zergatik?  

Gertutasuna. Komunitate oso handia gara eta aldi berean gertu egoten jarraitzen dugu. Ikasleekin ditugun harremanak, familiek langileekin dituzten harremanak, klaustroak... Uste dut daukagun bereizgarri garrantzitsua eta zaindu beharrekoa dela.

Zeintzuk epe ertain edo luzera begira Ikastolak dituen erronkak? 

Nik nagusiko honako hauek ikusten ditut: Alde batetik Hezkuntza Lege berriak ekarriko digun egoerara egokitzea. Datozen hilabeteak garrantzitsuak izango dira hezkuntza-komunitatearentzat eta egoera berrira egokitu eta moldatu beharrean egongo gara. Bestetik, aldaketa pedagogikoetan sakontzea eta hartu dugun bidean urrats esanguratsuak ematea. Izan ikasketa kooperatiboan, konfiantzaren pedagogian, proiektutako ikaskuntzan... eta hirugarrenik eta ordenak ez dauka zerikusirik garrantziarekin Armentia Ikastolako ikasleak euskaraz bizitzeko gaitasunez eta gogoz janztea. Kezka handia daukagu gure ikasleek daukaten euskararen ezagutzaren era erabileraren inguruan eta eremu horretan sakondu eta hobetu beharra daukagu.

Zelan ikusten duzu etorkizuneko Armentia Ikastola? 

Ezjakintasun handiko momentua bizi dugu hezkuntzan eta ez da erraza etorkizunean nolakoak izango garen jakitea. Nik nahiko nuke Gasteiztarrak euskalduntzen jarraitzen duen Ikastola izatea etorkizunean ere. Euskal Herriko beste herri eta lurraldeetako ikastolekin batera herri honi ekarpen garrantzitsua egingo dion taldearen parte izaten jarraitzea eta komunitate sendo baten bidez gure ikasleen beharrak asetuko dituen Ikastola izatea.

Azken albisteak

2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.