Skip to main content

Kirol Egokituaren esperientzia bizi izan dute DBH 2.mailako ikasleek Zuzenak Fundazioan

DBH2. mailako ikasleak kirol egokitua lantzen hasi dira gorputz hezkuntzako arloan. Kirol egokitua zer den hobeto jakiteko Zuzenak Fundazioak Lakuan duen “Almudena Cid” kirol egokituko egoitzara jo dugu.  Zuzenak Fundazioak helburu bikoitza duten jarduerak kudeatzeko eta antolatzeko lan egiten du: batetik, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzea, eta, bestetik, kolektibo horretako pertsonen autoerrealizazioa lortzea, programa horietan duten parte-hartzeari esker, haien bizi-kalitatea mantenduz eta/edo hobetuz, premien arabera. 

Modu berean, kolektibo honen errealitatea ezagutarazteko eta sentsibilizatzeko lan egiten dute. Gure ikasleek, bertako langile eta kirolariek egiten duten lan interesgarria ezagutzeaz gain, hainbat kirol egokitura jolasteko aukera izan dugu:

  • Boleibol eseria
  • Mahai-tenisa gurpildun aulkian eta hanka bakarrarekin.
  • Saskibaloia gurpildun aulkian

Kirol bakoitzean kirolari bat izan dugu kirolaren inguruko xehetasunak azaltzen eta esperientzia bikaina izan da, primeran pasatu eta zailtasunak dituzten pertsonen tokian jarri eta hobeto ulertzeko aukera ezin-hobea eman dien heinean. 

Eskerrik asko Zuzenak Fundazioari.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.