Skip to main content

Urtebete eta bi urte bitarteko haurrek ondo hartu dute opor-osteko martxa

Ohikoan, neguko oporren ondoren, gure ikasle txikienek berregokitu behar izaten dute Ikastolako martxara. Oporretan etxekoekin egotera ohitzen dira berriro eta kosta egiten da Ikastolarako itzulera. Aurten gainera egoera konplikatuago aurreikusten genuen. Izan ere, abenduan COVIDa dela eta, abenduan, haur asko gelditu ziren Ikastolara etorri gabe eta horrek distantzia handitu zezakeen. Gure sorpresarako, aurtengo buelta oso positiboa izan da eta haurrak, oro har, gogotsu eta oso pozik itzuli dira gelara.  Oraingoan ere ikasgai ederra eman digute gure txikitxoek.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA