Skip to main content

Armentia Ikastolak energia berriztagarri eta kooperatiboaren aldeko konpromisoa berretsi du Goienerri 1.000 euroko kapital ekarpena eginez

2012tik gaur arte, Goiener taldeak energia berriztagarriekin erlazionaturiko hainbat zerbitzu hedatu ditu, denak ere ikuspuntu beretik: irabazi asmorik gabeak, herrikoiak eta partehartzaileak, ingurumen eta pertsonekin adeitsuak, ekonomia eta erlazioak egiteko beste modu bat sustatuz. 

Bide horretan topo egin dute kooperatiba honek eta Armentiak, eta 2019tik hona energia Goiener-ekin  dauka gure ikastolak. Eta ez hori bakarrik, energia berriztagarrien aldeko apustua sendotu nahian eguzki-panelak ditugu teilatuan, autokontsumoa bultzatuz eta elektrizitate gastua murriztuz.  

Energiaren sektorean ematen diren gora-behera eta arazoak tarteko, Goiener Kooperatibaren beraren biziraupena kolokan dago, eta bizi duten egoera ekonomikoari aurre egin nahian borondatezko kapital ekarpena jarri dute martxan. 

Armentia Ikastolak deialdiri erantzun dio, eta kontseilu-errektoreak 1.000 euroko ekarpena egitea erabaki zuen. 

Orain arte 636.000 euro inguru jaso ditu Goiener-ek, eta helburua 900.000 eurotara heltzea da. 

Zuk ere zure ekarpena egin nahi baduzu, 50€koa da gutxieneko ekarpena. 


Info +:  https://www.goiener.com/eu/2021/10/indarberritzeko-garaia/

Azken albisteak

LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.
Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.