Skip to main content

Egokitzapeneko lehen asteak Haur Hezkuntzan.

2021/09/30

Izaskun Atutxa HHko irakasleak adierazi digunez, "lehen eskola-egunak estresagarriak izan daitezke nola gurasoentzat hala haurrentzat ere, banatzeko momentua izan eta hori ez denez beti erraza izaten."

Armentia ikastolan ondo dakigu zeinen garrantzitsua den haurrak atxikimendu segurua sortzea bere erreferente edo heldu berriarekin. Eskolako hezitzaile eta irakasleekin atxikimendu seguru hau sortu ahal izateko, egokitzapen tarte honi garrantzia berezia ematen diogu, prozesua aldapatsua izan ez dadin.

Zentzu horretan, HH1 eta HH2 izan dira egokitzapenean hasten goiztiarrenak. Abuztuaren amaieran hasi ziren familiekin biltzen, lehen kontaktuak egin eta irailaren lehenean martxan jartzeko. Hauen egokitzapen aldia oraindik ez da amaitu.

HH3koak, aldiz, irailarekin hasi ziren familiekin kontaktuak egiten, ostean martxan jartzeko. Aurreko astean zaintza eta jantokiko egokitzapenekin  abiarazi zituzten, eta pasa den ostegunean, jardunaldi osoan eta zerbitzu guztiekin hasteko aukera izan zuten. Hauen banaketa errazagoa eta azkarragoa izaten ari da, heldutasun maila handiagoa izan eta aurreko zikloan edukitako esperientzia eta ezagutzak ere baliagarria suertatzen zaizkienez.

Atutxaren arabera, "prozesu hau orokorrean lasaitasunez bizitzen ari gara familia, irakasle zein haurrak. Ahal dugun malgutasuna eskaintzen diegu batzuei eta besteei, beti ere, gure erronka haurren beharrak entzutea dela jakinik."

Irudia
p1fgrgrelj2pji7n1irrhh71ker4.jpg

Azken albisteak

2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker
2024-11-22
Bilera egingo dugu datorren astean. Anima zaitez!
2024-11-22
“Txikiak” eta “handiak” euskaraz aritzeko elkarren erreferente bihurtzeko lanean ari gara. LHko eta BATXIko taldeen txanda izan da aste honetan.
2024-11-22
Besteak beste, Italian, Afrikan, Ozeanian eta Hego Amerikan izan dira.