Skip to main content

Musika-ikasleek, ikasketa bikoitzak

Biak aldi berean egiteari buruz aritu dira Maddi Agirre, Zuriñe Yuanmei Dominguez, Maialen Lagos, Ainhize Ortega, Zuriñe Ortega, Asier Perez, Maider Seara, Maialen Vicente eta Asier Zufiaur.

Iritzi bera dute guztiek: antolatzea da gakoa bi ikasketak uztartzeko. Antolatzea batetik, eta lehentasuna zeri eman erabakitzea, bestetik. Azterketa-garaian estres handia izaten dutela ere nabarmendu dute, bi ikastegietako ebaluazio-probak aldi berean izaten direla-eta. Dena den, Perezek eta Vicentek azaldu dute musika “gustatzen zaielako” ikasten dutela, eta gainerako eginbeharretatik deskonektatzeko ere balio izaten diela.

Hori gutxi balitz, orkestra bateko kide dira gehienak. Esaldi berarekin laburtu dute guztiek esperientzia: “Bizipen bikaina da orkestra bateko kide izatea”. Azaldu dutenez, hainbat onura ditu orkestra batean jotzeak, besteak beste, kide berriak ezagutzea, taldean jotzen ikastea eta errepertorioa zabaltzea. Batzuentzat kontzertuak dira onena, “ordura arte egindako lana” erakusteko aukera delako; beste batzuek, berriz, nahiago dituzte entseguak, giroa lasaiagoa delako eta taldekideekin hitz egiteko aukera dutelako.

Aurrera begira zer egin erabakitzeari buruz, berriz, askotariko iritziak dituzte: batzuk argi dute musika-ikasketa profesionalekin jarraituko dutela; beste batzuk, kontserbatorioa amaitutakoan ez dute asmorik bide hori jarraitzeko; eta bada, oraindik, erabakirik hartu ez duenik ere. Iritziak iritzi, denentzat haien bizitzaren parte da musika, eta garrantzi handiagoz zein txikiagoz, etorkizunean horrela izaten jarrai dezan nahi dute.

Azken albisteak

Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura
"Bagatoz irakasleok, ez-dozenteok, begiraleok, garbitzaiIeok, sukaldariok… eta, noski, bazatozte ikasleak eta familiak ere".
"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"