Skip to main content

Kuotak daudenetan mantenduko ditugu

Ohikoan, ekainean, Armentia Ikastola S.koop-eko ez ohiko batzar nagusia egiten dugu ikasturtearen balantzea egin, hurrengo ikasturterako kuotak onartu eta egon daitezkeen bestelako gaiak aztertzeko. Pasa den ekainean ez genuen egin egoerak hala behartuta eta udazken honetan egitekotan gelditu ginen.

Egungo egoera ikusita, otsailean egingo dugun Ohiko Batzar Nagusira itxarotea erabaki dugu. Bitartean, pendiente genituen 2 gai honela ebatziko ditugu:

  • Kontseilu Errektorea berritu behar genuen eta otsailean berrituko dugu.
  • 2020-2021 ikasturterako kuotak Kontseilu Errektoreak onartu ditu, urriaren 1eko bileran, otsaileko Batzarrean berresteko.

Kuoten kasuan, otsailera arte bederen, ohiko kuotak daudenetan mantentzea erabaki du Kontseilu Errektoreak. Beraz, 2019-2020 ikasturtean indarrean egon diren kuotak mantentzea, zaintza-zerbitzuaren salbuespenarekin.

Ikasturte honetan ez ohiko gastuak izan ditugu eta izango ditugu COVID-19a dela eta. Hala ere, Kontseilu Errektoreak uste du familia askotan ere ez ohiko gastuak ekarriko dituela egoerak eta kooperatiba izanda, egoerari guztion artean eta elkartasunez aurre egin diezaiokegula uste du.

Zaintza-zerbitzuko kuotak bikoiztu egingo dira COVID-19ari aurre egiteko planteamenduaren ondorioz zaintza zerbitzuaren gastua %204 igo delako eta erabiltzaileak mantendu egin direlako. 

Ohar hau zuei helarazi aurretik zerbitzuetako arduradunak eta zuzendariak bilerak egin dituzte zaintzako erabiltzaileekin egoera eta erabakia aurrez aurre azaltzeko.


 

Azken albisteak

LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.
Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.