Skip to main content

Eskolaz Kanpoko Ekintzak 2020-2021

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK 2020-2021

Datorren ikasturterako (2020-2021) Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza aurkezten dizuegu. 2 dokumentu daude:

  • EKE ´20-21 eskaintza orokorra: Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza osoa, mailakako ekintzak eta oharrak barnebiltzen dituena.
  • Ekintzen Programa ´20-21: Ekintza bakoitzaren deskribapen labur eta informazio esanguratsua.

Dokumentu nagusiaren sarreran ikusiko duzuen bezala,  COVID-19 larrialdiari lotutako balizko eszenatokiak eskaintza hau baldintzatu dezake, baina egin beharreko egokitzapenak egingo ditugu administrazioak baldintzak ezartzen dituen unean. Bitartean, "normaltasunez" burutuko dugu izen ematea.

Izen ematea burutzeko epea Ekainak 12 - Ekainak 26 bitartekoa izango da. Ondorengo linkaren bitartez galdetegia bete behar duzue, IKASLE BAKOITZEKO GALDETEGI BAT BETE BEHAR DA (Anai-arreben kasuan, bakoitzak bere galdetegia).

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdhYy0xKDl1MbhRBUAMppVrV5G2l98SSDzt54RZmkGJXeOE4Q/viewform?usp=sf_link

Edozein zalantza baduzue, idatzi emaila eskolazkanpokoekintzak@armentiaikastola.eus helbidera.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.