Emozioak ezagutzen
HH2ko geletan, emozio bakoitzari kolore bat egokitu diote, eta oso esperientzia aberasgarria izan da.
HH2ko gelakoek Koloretako munstroaren ipuinarekin hasi dira emozioak lantzen. Horretarako, kolore bakoitza emozio batekin lotu dute:
- Horia - alaitasuna
- Urdina - tristura
- Gorria - haserrea
- Beltza - beldurra
Modu horretan, ume bakoitzak argazki bat ekarri du eta gelan prestatutako muraletan sailkatu dituzte; mural bakoitzean emozio bat eta kolore bat jarri dute.
Umeentzako esperientzia oso polita izan da, eta asko gustatu zaie haien burua muraletan ikustea eta bertan agertzen den emozioa identifikatzea.
