Skip to main content

Azoka Solidarioa izan dugu ikastolan

Aurten lortutako dirua Elikagaien Bankuari eta Educando Mentes elkarteari emango diete.

Irudia
AzokaSolidarioa2025

LH6ko ikasleak ezinhobe antolatu dute aurtengo Azoka Solidarioa. Goizez eta arratsaldez, denetariko jakiak eta jostailuak jarri dituzte salgai: tortilla pintxoak, bizkotxoa, gailetak, mahai jolasak...

Lortutako dirua Arabako Elikagaien Bankuari eta Educando Mentes elkarteari emango diete. Azken honen bisita jaso dugu azken asteetan; izan ere, ikastolako guraso bat haren parte da, eta hitzaldi ederra eta interesgarria eskaini die ikasleei. 

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.