Kirolari apartak ditugu gurean

Aste honetan, Eskolaz Kanpoko Ekintzetako gimnasia eta minibolei taldeak nabarmendu nahi ditugu.

Aurreko asteburua, aspaldiko partez, Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kirolen albisteekin etorri zitzaigun.

Izan ere, alde batetik, gimnasia taldeak bigarren erakustaldian hartu zuen parte, eta dagoeneko jarri diote data ikasturte bukaerakoari: ekainaren 10ean izango da.

Bestetik, miniboleiko taldeak ligan jokatu dituen partidu guztiak irabazi ditu. Talde honen kasuan azpimarratzekoa da lortu dutena, ikasturtean zehar oraindik ez baitituzte partidu asko jokatzen, eta agerian da oso gustora dabiltzatela.

Bejondeizuela!