Ikastolan galdutako arropa jasoko dugu datozen egunotan

Urtero bezala, gabonetako oporrak aprobetxatuz, arropa galdua batu eta GKE bati emango diogu.

Urtean zehar ikastolan galdu den arropa gordeta izan ohi dugu sarreran, eta urtero, gabonetako oporrak aprobetxatuz, arropa hori batu eta GKE bati ematen diogu. Aurten ere horretan ibiliko gara, eta horregatik, jakinarazten dizuegu galdutako arropa batzeko azken eguna abenduaren 16a izango dela. Horren ostean, esan bezala, GKE bati eramango diogu.