Abian da Guraso Eskola ikastolan
Guraso eskolan parte hartzeko izena eman genuen gurasoak bildu gara eta Udalak bidalitako psikologoaren laguntzaz, aurtengo bileren ardatz izango diren gaiak eta bileren egutegia adostu dugu.
Gure seme-alaben heziketa prozesuan lagungarri izango zaizkigun gaiak landu nahi ditugu eta aurten eztabaidagai izango direnak hauek dira: arauak eta mugak, genero berdintasuna eta rolak, teknologia berriak eta erabilera egokiak, autoestimua, eskola jazarpena, pubertaroa eta nerabezaroa.
Hurrengo solasaldi-bilera azaroaren 19 izango da, ostiralean, 14:45-16:15 tartean.
Bestetik, aipagarria da aurten, lehenengoz, Guraso Eskola euskaraz izatea erabaki genuela izena eman genuen ia guraso guztiok.
Gogoratu edozein momentutan batu zaitezkeela taldera Armentxoren postara idatziz: armentxo@armentiaikastola.eus.
