Auzolanerako deialdia Urriaren 23rako.

Urriaren 23an, larunbatarekin, goizez, auzolana antolatu dugu, pandemiaren apalaldiarekin, larrialdi neurriak arindu direla baliatuta.

Honako lanak burutu asmo ditugu: ubideak garbitu, ikastolako fatxada konpondu, dorrea hustu eta margoketa-lan batzuk egin.

Astelehenean Ikastolako langile eta familia guztiei izena emateko galdetegia bidaliko zaie, baina gorde data zure eskuak eta elkarlanerako gogoa ere behar-beharrezkoak izango ditugulako.