Naturarekin konektatzearen onura

Ikastolako txikiekin naturarekiko lotura lantzen dugu. Armentia Ikastola, Gasteizko hirigunean kokatuta badago ere, haurrek naturarekin harremanetan egotearen garrantzia azpimarratu nahi da.

Naturarekin harremanetan egoteak, adin ezberdinetako haurrei dakartzan onurak zenbakaitzak dira. Lasaitasuna eta askatasuna eskuratzen dela argi dago. Baina horretaz gain, natura zaindu, landareak eta animalia ezberdinak ezagutu eta hauek errespetatu, naturak berak dituen aldaketaz ohartu... Hau guztia haurrek behar duten autonomia sustatuz.

Eskolan ez ezik, Armentia Ikastolatik guraso zein familiako kide edo lagunekin naturarekin harremanetan egoteko deia egin nahi dugu, Gasteizek osatzen duen eraztun berdeaz, zein beste landa eremu ezberdinez gozatuz.