Ikastolako Mugikortasun eta Ingurune lan-taldea martxan da

Pasa den astean bildu zen Mugikortasun eta Ingurune lan-taldea eta hainbat gai mahai gainean jarri ziren.

Beste hainbat puntu ere aipatu ziren: nola sustatu dezakegu gure umeen eta gazteen autonomia, zer nolako esku-hartzea beharko luke ikastolako ingurunean bizikletentzako azpiegiturak eta, azkenik, udalak ezarri nahi duen mugikortasun-ordenantza berriari buruzko zenbait zalantza agertu ziren.

Gustatuko litzaiguke jende gehiago animatzea lan-talde honetan parte hartzera, beraz, gaiaren inguruan entzun, hausnartu edo proposatu nahi baduzu idatzi dezakezu hurrengo helbidera eta deialdien berri emango dizuegu (armentxo@armentiaikastola.eus).