'Book Face' lehiaketarekin ospatu dute DBHn Liburuaren Eguna
Gaur, apirilaren 23a, Liburuaren Eguna dela baliatuz, Armentia Ikastolako Bigarren Hezkuntzan 'Book Face' lehiaketa antolatu dute estreinakoz.
Liburu baten azalarekin bat egiteko artea da. Apirilaren 20ra arte izan dute ikasleek zein irakasleek argazkiak bidaltzeko aukera, eta arrakasta handia izan du deialdiak, guztira 102 argazki jaso baitira. 21ean argitaratu ziren guztiak Ikasleen Txokoan, bozketarako. Gaur, apirilaren 23a, emango da ezagutzera irabazlea leku horretan bertan.
Argazki guztiak ikusteko: https://armentiaikastola.eus/eu/argazkia/2163
