Albisteak
Maddi Agirre ikasleak irabazi du Urruzuno saria. Bigarrena du aurtengoa, iaz Urruzunotarrak Gehituz literatur lehiaketa ere irabazi baitzuen. Portzelanazko panpina du izena aurkeztu zuen olerkiak eta ospitalean gaixo dagoen…
Aste honetan ere berri onak ditugu oso datu onak ditugulako. Pasa den asteko konfinatu 2 positibo bihurtu dira, baina ez dute eraginik izan ikastolan.
Gure hiria, Gasteiz, ezagutu ondoren, bertako maketa bat sortzen aritu dira 5 urteko gelan azken asteotan.
Patinekin ikusi ditugu azken asteotan LH 5 eta LH6 mailakoak ikastolan. Oreka eta mugikortasuna lantzea da ariketa honen helburua eta 2-3 astez ibili dira heziketa fisikoan hori lantzen. Zirkuito desberdinak egin …
Haur hezkuntzan ipuinen bitartez hainbat gaitasun lantzen da eta etapa honetako hezitzaile eta irakasleen ustez, ezinbesteko tresna da lanerako. Izan ere, Haur hezkuntzako etapan arlo ludikoa izateaz aparte, arlo pedagogikoa…
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) egin dute egonotan Armentia Ikastolako ikasleek ere. Une garrantzitsua ikasleentzat eta urduritasun handikoa haientzat bereziki, baina baita ikastolako familia osoarentzat ere.…
Ekainean ere oso ondo sartu gara. Aurreko asteetako egoera lasaia mantentzen da: ikastola osoan ikasle 2 eta langile 1 konfinaturik ditugu, besterik ez.
Ekainaren 7ra arteko epea dago 2021eko urtekariko klaseko argazkiak eskatzeko. Ikastolako familiek dagoeneko jaso duzue emailez prozeduraren berri. Argazkiak ikastolaren webgunean ikus daitezke.
Aurretik esan genizuenez, aurten ikastolako krosa modu birtualean egingo dugu. Dagoeneko prest ditugu parte hartzaileen artean zozketatuko ditugun sariak.
HH4ko ikasleak urarekin jolasean aritu dira egunotan. Jolasaren bitartez hainbat gauza ikasi dituzte hala nola, guztion ardura dela eta denboran mantendu dadin, kutsadura saihesteko neurriak guztiok har ditzakegula…
Armentia Ikastolakoak dira Araba Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa Nagusian ordezkatuko duten bi bertsolari gazteak. Maddi Agirre eta Eukene De los Aires izan baitira Arabako finalean txapeldun eta txapeldunorde,…
Berdin jarraitzen dugu. Ikastola osoan 4 ikasle eta langile 1 konfinaturik ditugu eta positiborik ez. Ea horrela mantentzen den ikasturtea bukatu arte. Denon artean lortuko dugu... Animo!
Pagination
- Previous page
- 73 orria
- Next page