Skip to main content

Aurkeztu da 2022ko Araba Euskaraz: "Zortzigarren alaba"

"Zortzigarren alaba" leloa izango du Araba Euskaraz honek, Ikastolen Elkartearen baitan bildutako zortzi ikastolak Trebiñuko ikastolaren alde batuko garenez.

Ohi bezala, Ikastolekiko atxikimendua lortzea eta eredu honen eta beraren zereginaren zabalkundean laguntzeko egitasmoa da hau eta, urtean zehar, hainbat ekimenen bidez, gure komunitatea indartzeko funtzioa dauka.

Argantzungo ikastola 2003an sortu zen. Ordura arte bertako haur gehienek euskaraz ikasi ahal izateko Gasteizera etorri behar izaten zuten. 2019an Manzanos-Sagastietan Lehen Hezkuntzako egoitza ireki zen eta egun 67 ikasle ditu ikastolak.

Aurten, Araba zabaleko zortzi ikastoletan, jarduera eta ekitaldi ezberdinak antolatuko ditugu ikasturte osoan zehar.

Armentian berariaz Araba Euskaraz honen prestakuntzarako lantalde bat sortu dugu, Armentiberrin iragarri bezala. Datozen astetan, ekimenak zehaztu ahala, informazio gehiago zabalduko dugu.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.