Skip to main content

Ekaitz Lopez de Uralde: "Pandemian ikasi eta eraldatu ditugun ohitura asko geratzeko etorri dira."

Zertan oinarritzen da zure lana?

Informatika ikasketak burutu nituen, txikitatik zaletasun hau neukalako.

Ikastola oso handia da eta baliabide tekniko eta informatiko asko daude: Ordenagailu bat ez da pizten, programa blokeatu egin da edo wifia ez dabil edo... astearen amaierarako eragiketa txiki pila bat izaten ditut egiteko. Dakidanaz aparte, ikastera eta eguneratzera behartzen nau horrek

Zerbitzaria, wifia eta ordenagailu guztien ardura daramat, oro har. Ikasle eta irakasle asko daude eta asko apurtzen dira.

Pandemiak eta irakaskuntzako baldintza berriek nola eragin dizute?

Hasieran aldaketa oso handia izan zen. Duela sei urte Chromebookekin hasi ginen, eta ondorioz, ikasle bakoitzak ordenagailu propioa dauka. Beraz, DBHtik gora digitalizatuta daude, baina beherago ez.

DBHtik beherakoentzat, bizpahiru egunetan 40-50 ordenagailu egokitu eta prestatu genituen irakasleek etxetik klaseak eman ahal zitzaten. Nik urrutiko kontrol lanak egiten nituen pandemiako lehen sasoi haietan.

Ikasleek arazo handirik gabe asmatu zuten Meetetan sartzen eta, behin egokituta, arazorik gabe moldatu ziren gehien-gehienak.

Aurrerantzean digitalizazio ohitura asko geratu egingo direla uste duzu?

Uste dut, pandemian ikasi eta eraldatu ditugun ohitura asko geratzeko etorri direla. Irakasleek egunero ordenagailuak baliatu beharko dituzte eta batzuk konturatu dira esperientzia erosoagoa dela horrela.

Azken albisteak

LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.
Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.